XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzunaren xamurrak irripar goxo bat lertuarazi zun Agilar'en ezpañetan.

Kilparak berak egindako jantzi-mee batek ozta-ozta estaltzen zion sorbalda gañera, luzatu zion legunkiro eskua.

Izena ze, nere jabe zeran ezkero?

Ez al zaude nereganako uste onean?

Illunik jarri zitzaion aurpegia gizonari.

Alditxo batez ixillik egon zan, begiak neskatxagandik kendu gabe.

Derriorrez etsi bear ordea begi lilluragarri auen aurrean.

Izena ez jakitearen atsekabea kendu nai zioken:
- Ezin etorri gudari oiek nere billa.

Ezpaitakite zer da nor naizen.

Kilparak bakarrik daki jakin... Ekatzu eskua, Kilpara...

Inditarrak eskua mantal-ertzean legortu ta luzatu zion.

Esku onetxen azpiko sakon-unean daukazu nere bizia...

Salatu nai ba'ninduzu, sari-emallerik izango zenuke.

Au esan ala, muñ eman zion, berak esan zionez bere bizia zeukala esan zion esku-azpiko sakon-une artan bertan.

Dardaraz jarri zan neskatxa:
- Salatu! Saria jaso!

Ezta gero mundu zabalean iñor salakeri ori ordaindu dezaidakenik!

Aberrira joaterakoan, txistu egin neri, zeure txakurrari egingo zenioken bezelaxe.

Zurekin izango nazu mendi-gain ortatik zear.

Andes-mendi gaña erakusten zion: bi erri aldebanatzen zitun arresia zirudin.

Agilar'k minberaturik:
- Ene aberria! Jainkoak daki noiz izango naizean!

Misterio baten berri emango ba'zenida, jakingo zenuke nere izena, eta orduan joango giñake biok bide ortatik.

Bide izkutua! - erantzun zion inditarrak -.

Ez du ezagutzen iñork emakume arek baizik.

Irriparra eragin zioten azkeneko itz auek Agilar'i.

Ez dezu eman nai emakume aren izenik?

Beste baten maite miñez dabillela uste al dezu?